Beste mundua
Giltzari beste buelta bat ematen badiote hobe,
ez dadin inor sartu.
Mirila zelan halan lausotuko dut
inork ez begiratzeko.
Itzalpean ezkutatu nahi nuke, itzalaren
itzal izan, deus lez.
Baliteke beste mundu batzu izatea,
hau ez da.
Entseiatuko naiz deusetik beste bat
asmatzen.
Ene bila helduko dira funtzionarioak
beren giltza-porra
eta morroi begiekin, zeldan
ez naute aurkituko,
paperotako mintzairak itsas atx behelainoen
izua zabal dezala...
Beste mundu bat sortuko dut
aideango hiria bezain hatzeman ezina.
w1992