Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-25-8
Joxean Muņoz
1957, Donostia
 
 

Ez da egia bihotzean zaitudana.

Bihotzean ezer ez dago, odola

ez bada eta bizitzaren ort-

ots ikaragarria.

Katxeorik latzenean ere ez

didate

zure aztarnarik aurkituko

baina egon

begien bizkar itsuan daude

zaude

belarriaren habirik ezkutuenean.

Zantzuok ez dira ikusten, ez dira aditzen ez

dira ukitzen. Baina nere entzumenean

zaude, doinuak hautatzen

eta oihartzunak iragazten,

nire ikusmenean zaude zeru urdin

bat-bateko hau eraikitzen, isats

luzeko txori hori

behatzez seinalatuaz

nik ez

baina zuk badakizun izenarekin.

Ni bizirik naiz, bihotzaren ort-

otsa biziago dabilkit,

itzal hori ere, begiak urratzen

dizkidan arratsalde hau ere

zuri balegokizu bezala,

ezer esan gabe,

ezer markatu eta zigilatu beharrik gabe.

Begiek ikusi, belarriek entzun

eta behatzek maitatu egiten duten

lege (on)ez.

 

w1992