Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-25-8
Joxean Muņoz
1957, Donostia
 
 

eta kursileriaren ertzean

multikopiak erditutako

euri eta gau eta laino

guztiak

genituela

kursileriaren (diot) ertzean

«maitatzen haunat

negu bezperetan etcetera etcetera»

(sic)

eta azpian: baina

(baina)

minutuen kantoietan azaltzen zarenez

eta: amaiera guztien kontra borrokatzen zara

                        alferrik

                alferrik

aldakortasunaren koloreak

hitz bakarrez esbozatzea bezain

ahul

                  (eta baita ere)

zenbat falta den ahazteko

zenbat gelditzen den esperantzatik

edo halako

zerbait, betikoa.

 

w1983