Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-25-8
Joxean Muņoz
1957, Donostia
 
 

tutti-fruttizko arratsek aginduta

txintxetaz itsatsi nion gauari zure izena.

Ulertzen dut

gauza asko ez daitekeela konta

baina inpulso batzu jaio berriak izaten dira

hortzik eta ilerik gabekoak

      (:gure mantak haizetaratuko ditut)

bestearekiko ardura neurrizgainekoak

(irrifarrre zorabiatuek bataiatutako instanteetan ezagutzen denak)

edertzen gaitu:

      alde guztietan dira natazkoak hasperenak.

Mozkorraldiak ditut telefonoaren numeroak baino maiteago

ez zaitezela inoiz orden alfabetiko bat izan

hobe duzu ajenda guztietatik desterratuta

      :erre egingo ditut zureak ez diren gauak.

Ametsak kristalezkoak direnean

ez da ihintzezko eskuak baino gauza ederragorik.

 

w1983