Esaten dizut bukatzeko
eguzki ordu guztiak zenbatuak daudela
zure hitzez jositako arratsak
(edo) zure oroitzapena aditz transitiboen artetik
baina esaten dut
eta ez beti (ez dakit zer pentsatu)
herio-agiriarekin jaiotako musuarenean
(eta amodio luze bat leihoen azpian)
esan nahi izan nizula: «ukabilak estututa egiten dute
haurtzaroko grinek, lo»
baina ez nintzen ausartu
zertarako
arazoa nola bukatu baldin bada
(eta bukatu subraiatzen dut)
ahaztea ez baitzen horizonte bat
premisa bat baizik,
haren irrifarrea oinazearen ertzean.
Neurtuta dago ezinbestearen pisua
eta horregatik da
esaten dizudala egunsentiek
inguraturik
kasualidade guztiak ukatuko ditudala, ahaztuko
gauak (zure behatz ene ahurra)
baina maite zaitut
beti beldurtuko naute puntu suspensiboek
(gogoratu beharrak).
w1983