Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-25-8
Joxean Muņoz
1957, Donostia
 
 

Dena geometriatik oso gertu

eta basoaren kontra,

landareak landare baitira

bakan bere lur exaktoan,

bakoitzak bere orlegi

tasun propioa erabiltzen duelarik

arma fronterizo bezala.

(Geometriatik oso gertu)ko

mundu orlegi bat,

non hegaztiek bakarrik duten,

hegaletan,

haragiaren kolorea.

Baso bat

zurbila

baina baso ez dena

non landare bakoitzak bere lore propioa duen

beste lore propioengandik hurbil

(hurbiltasunezko baso)

izen amankomunen kontrakoa, geometria

izatera sekula ailegatuko ez dena,

sugeek hornatzen dituzten begietan

(zure)

terziopeloak sortzen baitu

ia baso eta ia geometria den

ia gabeko munduaren atari

beltz, laztan,

beldurgarria.

L.

Momentu exaktoen perfekzioan

agertzen zaren

dardar sekula itzuliko ez zarena.

 

w1983