Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-25-8
Joxean Muņoz
1957, Donostia
 
 

aspaldi idatzi nuen «final»

                              (amaiera)

baina zure odola ostiralen zainetatik

adbersatiba guztiak erabiliz

ispilu guztiek ikusi nautela

hamaika aldiz ukatu dut «te quiero» edo «maite zaitut»

(banala)

baina euskorra zara eta

metroak sei minuturo pasatzen

      intermitentea

nere poemei fetxak jarri

eta kentzea bezainbat

nolanahi eta edonon «maitea» (etab.)

esateko inpulsoa bezain ebakia

puntuz eta interlineaz osatutako

(«ene maitea» baita ere)

ate jiratorioa.

Metroak kontrako norabideetan

      baina badakit

beti itzultzen direla beti

egiten dutela jira, errailak

eraztun infinitoa direla:

ostiralek soka bat urtearoz urtearo

eta kupidarik gabe, amaiera (final)

guztiak ezabatuz alferrikaltzen dituztela ispiluak

mihin puntan mantentzen (betiko hitz banalak)

ostiralero azaldurik debekua mantentzen didazula

ezin dudala ezingo dudala zure oroitzapena

ukatu: contradecir, negar, rechazar,

          rehusar, renunciar.

 

w1983