Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-14-2
Gabriel Aresti
1933, Bilbo
1975, Bilbo
 
2000, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, narratiba
1986, antzerkia
1986, poesia
1986, narratiba/antzerkia
1986, saiakera
1986, denetarik
 

Auhenaren pentsamendua 18

 

          VII

LAUDA, BAINA HIL...

 

Hire heriotzegatik

gordetzen diat

ehun urteko isil

aldi bat.

Gorazarrez,

(beharturik; munduak baitiost:

gorde ezak minutu bateko

isil

aldia, baina ez

diat nahi),

nik,

libratzen diat

minutu bateko

perpausa,

ez baitakit

haizen

hil

ala

bizi.

Ez, ez zekiat

nor den bizi

eta nor

hil,

nork merezi duen

heriotzea

ala

bizitzea.

Bakarrik esan behar dauat

neure barrenean

haramadala

bizirik,

bizitzea

merezi ukan

baituen.

Egun batean

inork ez dik

inor

hilen

kolpeka

edo katepean

geldiro.

Egun batean

denok izanen gaituk

zoriontsuak.

Egun batean

hire heriotzean

sinetsiko diat.

Egun batean...

 

Horregatikan bizi da, hil da, Gebara.

Horregatik doa euskal gazteria urtero Debara.

 

w 1970