Esku beteka biltzen dut egia
aldamenean dauden gauzetatikan:
arrosa
eta haren bost orriak,
krabelina
eta haren hamabiak;
eguneroko iratzartorduan
nire gelako leihoan
agertzen den
lehen eguzki printz iluna,
eta gaur eguerdian
Indautxuko plazan
neskatxa batek zuen
hulahupia.
Gizonen ahotik ez;
handik eztut egiarik biltzen.
Handik
iraina,
atzipea
eta enganamentua
dut biltzen.
Beraz,
gizonen ahoa tapatzen dut,
gauzak erakusten dizkiet
hola
gizonaren semeagandik
ikus dezaten
posible dela
oraindik
pizka bat
deskonponketa honi
nolabait
erremedioren bat
bilatzea.
w 1963