Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-14-2
Gabriel Aresti
1933, Bilbo
1975, Bilbo
 
2000, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, narratiba
1986, antzerkia
1986, poesia
1986, narratiba/antzerkia
1986, saiakera
1986, denetarik
 

Nora?

 

(Rafael Castroren musika batentzat).

 

Artzai batentzat, artzai batentzat, anaia.

Artzai batentzat, artzai batentzat, anaia.

 

Kanta zagun orain artean

Nekez isildu deguna

Nolakoa den eguna

Kontaera bat

Zelaia eta

Oso leguna.

 

Hau da kontaera bat, zelaia eta leguna;

ez beza inork hemen ezer bila,

egia baizik;

Egia triste bat, egunero lur honetan ikusten dena.

 

Kanta zagun orain artean

Nekez isildu deguna

Nolakoa den eguna

Kontaera bat

Zelaia eta

Oso leguna.

Gure lur honetan, nora?

Gure lur honetan, nora?

 

Neska-mutil batzuk ziren. Biak oso gazteak edo

oso zaharrak, berdin du. Bion artean

ez zegoen sobera maitasunik, baina

ezkontzeko hitza emanda zeuden. Lur honetan

hain maiz gertatzen da, mutilak,

elizara bidea hartu gabe, hartu du

atzerrira bidea. Eta neska geratzen da

bakarrik.

 

Gure lur honetan, nora, nora?

Euskeraz nundik nora, nundik eta nora?

 

Kanta eta dantza negarrez

Herri honek diost eraz

Nola goazen osterantz

Nora goazen euskeraz.

Kanta eta dantza herriak

Ez du bizi nai euskeraz.

 

Gure lur honetan, nora, nora?

 

Atzerrietan harek ez baitu

Gordeko nire izenik

Nire maitea gabe ez dakit

Konsolatuko naizenik

Euzkadiatik inora ere

Ez doa bide zuzenik.

 

Nire maitea ederra da ta

Benetan maitagarria

Gure arteko amodioa

Beti izan da garbia

Baina hemengo gerizpe batek

Itzaldu zigun argia.

 

Kanta zagun orain artean

Nekez isildu deguna

Nola goazen osterantz

Nora goazen euskeraz.

 

Gure lur honetan, nora, nora?

Gure lur honetan, nora, nora?

 

Hemen ez da argirik.

 

Gertaera bat kontatu nahi genuen.

Baina

Orok dakizue

Nolakoa den

Gaurko eta hemengo aire hotza;

Orok dakizue, eta gu

isiltzen gara.

 

Artzai batentzat, artzai batentzat, artzai batentzat.

Artzai batentzat, artzai batentzat, artzai batentzat.

 

Anaia.

Aia.

A.

 

w 1967

Musika: Rafael Castro