Mugaldeko herrian eginikako tobera
(Bi zatitan konpondurikako komedia)
Euskal itxurako herri bateko plazan. Aurreneko zatian, ezkerrean eliza ikusiko da, eta haren kanpandorrea, eta eskuman pelota tokia. Erdian etxe zahar batzuk, bat arkitetura onekoa, atariaren gainean noblezi ezkutu bat duena. Mugalde da herria, Mugarte deritzan erresumako azkena; hura igaranez gero, Mugandi hasten da. Azkeneko zatian, erdiko etxe noblea, girlandaz eta galardoaz horniturik agertuko da, udaberriko arratsalde bero eta argi bat izanik Erreboluzio tribunale bat bilduko baita zuleria batean, herrian gertatu ziren egintza batzuk judikatzera.
OFIZIOEN IZENAK: 1º: Atabalaria. 2º: Mandataria. 3º: Kapitaina. 4º: Apaiz jauna. 5º: Eskola maisu jauna. 6º: Mediku jauna. 7º: Alkatea. 8º: Lehen hordia. 9º: Beste hordia. 10º: Maria Joanetegi. 11º: Belen. Guztiz: Bederatzi gizonezko eta bi andrezko. Gainera: Herriko jentea eta soldadotzako jentea.
KOMEDIAREN DENPORA: Edozein.