Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-10-X
Xabier Lizardi
1896, Zarautz
1933, Tolosa
 
2021, poesia
 

Neskatx urdin-yantzia

 

Udaberri, uste ezik,

arki dut basoan.

Neskatxa da, ta urdiñez

yantzita ziyoan.

Urdiña yazkia, ta

begia areago:

alakorik itsaso

barean ez dago.

 

Begi eder-goseok,

ase zakidate!,

iñon ezpaiditake

ederrik, au beste.

Mamia du nâsian

oretua, iñolaz,

loreil-laño goiztar ta

marrubi odolaz.

Arbazta igarrarena

bezin su zolia

Egun-ek biztu dio

yorik illedia.

 

Aren oñek ikutzen

ote dute lurra?

Ezetz diot: ezpaita

malgutu belarra.

Billuzik zan basoa

negu ondarrean,

neskatx urdin yantzia

bertara danean.

Zebillela, ats epel bat,

usaiez yoria,

dama; ta adar beltzetan

erne da bizia.

 

Orriz orri yazten da

basoa, gozoro...

Bakan-bakanka, lênen...

Sarri-sarri, gero.

Eguzki itzulberriak

(maitari goiztarrak)

munkatu du basoa,

(munkatu senarrak)...

Emazte ezkonberria

dala uste basoa...

Aren dardar emea...

Aren par gozoa!

 

Ustez, buru gañean

gaua dut, argia,

amaika izar urdiñen

dirdirak yosia...

Ustez, ur orlegiak

nituan oñean,

izarrok ziralarik

islatzen urean...

Gezur amesgarria,

lillurak sortua!

Goien urdiña nuan,

ostoak xêtua;

 

bêan, berriz, urrezko

yarioz argiak

belarrean oi ditun

begibil zoliak.

Marmarra dabil goien,

ezin daikezuna

ots ezti dan igerri,

ala ixiltasuna.

Bat-batez, eun txoriek

eztarriak eten,

ta aberaski zabala

bitxiz yantzi zuten...

 

Egun-eunez yantzia

berrikusi naiez,

bira ditut begiak,

bira, baña... iñon ez!

Non da, non da sorgiña,

basoak maitea?

Begiaz dut, alperrik,

yo aren bidea.

Yoana zan... Yoana,

neri, biotzean,

kezka-beldur eztia

yosi ondorean...

 

Maitetasun azia:

ene udaberria:

neskatx tankerakoa

ta urdiñez yantzia!...

 

w 1927