Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Memoriarik gabeko urtxori ezdeusa
Herdoilaren tristeziarekin batera
Katyren heriotzea Ainhoaren ahotik
Arratsero urreztatzen zen ibaiaren ertzetatik ibiltzen
Izen eta data ezezagunez tatuatutako goardi
Lauaxeta gogoan eta begien omenez
Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka
Itsasoa baita basamortuaren beste izena
Esploradore nekatu batek zer ikus lezake
Jarri zara bidean, Bazatoz Etxahun
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Memoriarik gabeko urtxori ezdeusa
Herdoilaren tristeziarekin batera
Katyren heriotzea Ainhoaren ahotik
Arratsero urreztatzen zen ibaiaren ertzetatik ibiltzen
Izen eta data ezezagunez tatuatutako goardi
Lauaxeta gogoan eta begien omenez
Lizardi, Rimbaud etorri duk hitaz galdezka
Itsasoa baita basamortuaren beste izena
Esploradore nekatu batek zer ikus lezake
Jarri zara bidean, Bazatoz Etxahun
37 galdera mugaz bestalde dudan kontakto bakarrari
Esaidan, zoriontsuak al zarete mugaz bestaldeko biztanleak? Kausitzen al duzue maitasunik sikira zuen maitatuen arteko ehunetik hogeita bost edo hogeiaren baitan, ala hemen bezala mutu al diraute telefonoek, bihotz mortuak bailiran gauez gau, bihotz mortuak bailiran etxeko labirintuaren azkeneko salan?
Zuen erresumako lurraldeen artean ba al dago Greenland edota Groenlandia deitutako parajerik? Ospelak al dira hango haranak? Ba al daude Shell konpainiako gasolindegiak, eta ez al dira biltzen tximeletak kolore horiko karrankaletan? Neguan ere ez? Ez al du esistitu han Cenizas bezala firmatzen zuen espia batek?
Esaidan, zoriontsuak al zarete mugaz bestaldeko biztanleak?
Ez al duzue karramarroekin ametsik egiten? Eta ume itsuekin?
Tom Simpson ziklistarekin akordatzen al zarete inoiz? Nola
asfisiatu zen Aubisque mendian gora, nola bere elastikoak
axedrez taula apurtu bat zirudien karreteraren harri txintxarretan?
Mugaz bestaldean, hostoek ematen al diete babesa fruituei?
Ba al dago marrubirik? Arrain abisalek ba al dute aurresentipenik
eguzkiaz, ba al dakite argia eta iluna hitzak bereizten?
Trena hartu eta egunaren transparentzian ezkutatu zen jendeak,
azken unea arte gorde al zuen geldi zitekeeneko ilusioa?
Hala esan zaidan, haize boladetan datzala txorien halabeharra,
ba direla portua sekulan aurkitzen ez duten untziak itsasoan;
Zuek patua aipatzen duzuenean, zertaz ari zarete zehazki?
Lan seguru baten abantailaz? Edo laranjarekin jaten denaz, sinpleki?
Otoi egiterakoan, gogoan izaten al dituzue desertuko karabanak?
Asko al dira, asko al zarete mugaz bestaldeko erresuma hartan?
Egunero kaletik ikusten dudan jende hau, han bizi al da?
w1983
Musika: Ruper Ordorika