Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-06-1
Bernardo Atxaga
1951, Asteasu
 
 

kamamila edanez ere egin nezake esaera oker bat halanola

        setiatua in the beautiful morning of Bilbao

        gauaren setio apika krudelagotik ihes,

edota lehen argiau ere ez da murraila transparentea baino.

 

Esan nezake lokutore batek off burua behera bota du gaur,

mikrofonoak kobra bat bailitzan egiten ziolako txistu sleep.

 

Eta argudia nezake: neu naiz diasporaren off ontzi nekatua,

ene oroimenean bizi da sakabanatze guztien kopia bat, yeah.

 

  Orain dela anitz denbora (ordudanik, esan nezake,

  bost ibai bete joan dira clepsydran barrena),

  Micenasko palazioan jauspenarekin batera,

  sasoi ilun bat hasi zen Greziaren bizitzan;

  bere zeramikak bezain hauskorrak off

  kartografoen mapetako lurralde hipotetikoetan galdu ziren

  milaka nekazari, eta itsaso birjinetan gaixotu sleep.

  Orain enegan datza haien oinaze eta abitaminosi guztia,

  oh, yeah, sleep, neu naiz diasporaren off ontzi nekatua.

Eta esan nezeke zizare panpox bat sagarrean gorde da,

edota zenbat eraztun zilarrezko ene bihotzaren baitan,

edota neguko haizea aditzera ematen da zoroki, oh yeah

hormetako orri publizitarioen zarpailak off astinduz

 

w1978