Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-06-1
Bernardo Atxaga
1951, Asteasu
 
 

Harea lurrik anonimoena,

Hareaz eginak desparadisuaren zutabeak.

Eta Lurra planetaren airea ere

Hareazkoa,

Hareazkoak sateliteak,

Urano,

Venus ere

Harearena;

Harea egotziz bihotzek

Harea erakarriz. Harea.

Baina ez harea bakarrik.

Harearekin batera malko esentziala

Eta odol bete ontzi bat.

Eta harearen artean zuek ere, gutun

Horituak, erloju

Hautsiak,

Hiztegi liliputiarra,

Espartako ezkutu herdoildua,

Bazatozte zuek ere.

Baina arratsero galduz doa guztia

Zu edo argia bezala;

Gauero ez da harea baino geratzenIlargi krudelaren azpian. Harea.

Harea lurrik anonimoena,

Hareaz eginak desparadisuaren zutabeak.

 

w1978

Musika: Iñaki Eizmendi (1979)

          Gabriel Erkoreka (1998)