Western Basque Festival
Western Basque Festival
2007, kronika
160 orrialde
978-84-95511-95-9
Miel A. Elustondo
 
 

 

69

 

«Jon Oñatibia ikusten nuen lehen aldia zen. Festibalaren aitzakian etorri zen. Gu denok bezala. Gu Idahotik, urrutiagotik Jon: bera New Yorkeko puntatik joan zen Renoraino. Ongi gogoan dut, dantzari parea etorrarazi zuen berarekin batera: neska bata, mutila bestea. Eta ongi gogoan dut, nire bizian lehenengo aldiz benetako euskaldunak ikusi nituelako dantzan. 'Benetako euskaldunak', Euskal Herrian jaioak esan nahi dut, ez gu bezala, Boise inguruko etxaldean. Bai, Erkiaga nintzen, euskalduna, dantzaria, eta hau eta hura: euskalduna, baina diferente.

        «Bihotza betean poztu nintzen, dantzarien kalitatea ikusita. Hura zen dantza egitea!».