Western Basque Festival
Western Basque Festival
2007, kronika
160 orrialde
978-84-95511-95-9
Miel A. Elustondo
 
 

 

41

 

— Festibalera joan nintzen galdetzen ari al zara? Bai horixe! Gure aita zen arduraduna, Peter, eta gogoratzen naiz mugimendu handia izan zela gure etxean hura prestatzen ari ziren bitartean. Batzordeak dantzari taldea jarri zuen egitarauan eta, besteak beste, gu, Renoko neska-mutikoak ere elkartu egin gintuzten, dantzan ikasi eta jaialdian erakustaldia egin genezan. «Erakustaldia»! Gu txiki izan eta ez ginen jabetzen, baina jaialdian parte hartu genuen. Dantzari jantzita joan ginen, behintzat, eta jota edo zer edo zer dantza egin genuen. Ikasi genuen bai, orduan! Orain ez nuke lehenengo pausoa egiten asmatuko... Hasten ere ez!

        — Zaude pixka bat, John. Jaialdiaren filma erakutsiko dizut...

        — Filma ere bada, beraz? Zoragarria. Ez nekien!

        — Baita garai hartako material grafikoa ere... Horratx zera hori.

        — Bikaina!... Eta... begiratu hauek, neska-mutiko hauek. Neu naiz eta dantzan ari den hori!

        — Zu? Utzi ikusten. Eta nola antzemango nizun ba zuri! Bejondeizula! Jaialdian parte hartu zuten denak gaur egun zahartuta egongo zirela pentsatzen jardun dut orain arte, eta gurasoek horrelakoetara eramaten dituzten haurrak ahaztu! Zu ere historiaren protagonista, hortaz!