Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

ERDITU ZINEN (1987, 1990)

 

 

Ilbete eta izar zeruan

zapart egin da arratsa

sabelean tik-tak dantzan dabil

erlojuaren orratza

orduan zuk ausardia adorez

aitzinerako urratsa

sumatzen duzu zintzur xokoan

erregarri zaizun hatsa

Iragarri denbora beterik

ondu egin da mahatsa

sinestezina iduri baina

berez ireki morkotsa

bizi seinale bat indartsua

garrasia marru-hotsa

Amonak xuxurla dizu irriz:

Hemen dun gure bildotsa!!