Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

ERNARI

 

 

Joankatu naiz erromeriara

Ituren Donamariara

Bilintxekin nola-hala

egin behar eginahala:

ederra daukan aztala

Frakasatzea normala

 

Zurrutaz atrebentzia

txapela dut erauntzia:

hirekin ene printzesa

paradisura ihesa

nahiz eta maketsa dudan

ez pentsa naizenik mentsa!

 

Dantzatoki arto-landa

begia hegan joan da

ernari naun Inazia!

hik nire baitan hazia

“Ez haut nahi”: galarazia

Hau amodio gazia!

 

Erori eta ezin altxa

erretirakoan balantxa

herritar batzuek harrika

“alde egizue hemendikan”

goazen karrikaz karrika

Kontsola hadi bakarrikan!