Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

METAMORFOSIA

 

 

Gau batzuetan atzerakoa gertatzen da

biko ohatzean

beldar bihurtzen gara

nork bere babeslekua ehuntzen du

maindire hariz

eta amets egiten dugu

eguna argitzen duenean

tximeleta aske

izanen garela berriz

eta hegaka aterako garela

gelako leihotik

bakoitza bere aldera