Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

EZ APUNTATU INORI

 

 

Ez dakit zer ikusi ote zuten zure begiek

tiro lerro urrun hartan

Gu jostetan eta nola egiten zenigun errieta:

arma batekin ez apuntatu sekula inori!

Ainar erratz zirtzildu baten

giderra eskuan guk

edo pistola faltsuak bertzela

herriko bestetan erosiak

eta harekin keinu egiten elkarri:

ez zarete ohartzen

makilak ere tiro egiten ahal duela!

Bozak daldara egiten zizun

eta alde egiten zenuen gure ondotik

eztul ttiki urduria eginez

zintzurrean trabatua

gelditua zitzaizun esplikazioa

sekula eman ez zeniguna

handik uxatu nahi eta ezin