Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

AITA MAĐUEL

 

 

Ma˝uel Ma˝uel

piko jan ta hil huen

haize eman eta bixtu

biba Ma˝uel xixtu!

(Herri kopla)

 

 

Errandoneko Etxettikian jaio baitzinen

ezin handia zu ogi-maxel

ez zinen Manuel izan beti Ma˝uel

 

titiko haurra zinela ama hil izaki

eskola orduak ere hain gutti

beharrak agintzen baitzuen beti

 

hangoak bertzetan zenituen ikasiko

mandatuak egiten mutil lehenbiziko

gero hainbertze lan-klasetan zu nola haziko?

 

gozotegiko leihoko kristalean zure gosea

borrokan zurekin etxeko katu mehea

norentzat izanen afariko katilu esnea

 

meategiko hauts beltza egunero

itsasoko immentsitate zilarra gero

mugako lepo gorrian ere kantinero

 

baina ezagutuak zenituen lehenagotik

bertze lur batzuk zeinetatik

bueltatu baitzinen amesgaiztoz kargaturik

 

emozioz zerbaiten seinale

kantatzen zenuen ez naiz ni gerraren zale

baina zu harat joan halere berari tira dale

 

nork daki zergatik nire jakin nahiaren harra

nahitaez harat joan beharra

edo zure baitan parte hartzeko garra?

 

hondarreko, Alkaiagako bentan erdi-jabe

Pilar gure ama zure ondoan pilare

seme-alaba hauek zuen ondare

 

gurdia, gero kamiona

ardoa partitu jendearekin broma

ez gurea zinelakoz zinen hain ona

 

Errandoneko Etxettikian jalgi

dena ez zenuen egin izanen ongi

guretzat aita beti aita handi