Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

SUSTRAIEK ZAITUZTE

 

 

Erranen dizute

hau ez dela Sizilia

baina hemen ere

nonahitik familia

zein etxetakoa zaren

zer sehaska

zer kasta,

fobia edo filia

duzu heredatuko,

eta duzun fortuna

edo zaren zorduna

duzun zuhaitza

edo zaren lapaitza,

zaituzte juzgatuko:

herra edo loria

(erregalu emanen

zaizun sortzezko

bekatua)

nondik hasi

beharko baituzu

hezten bridatzen

menean hartzen

zeure etorkizuna

zeure patua