Poesia kaiera
Poesia kaiera
Al Berto
itzulpena: Joxemari Sestorain
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-11-2
Al Berto
1948
 
Poesia kaiera
Al Berto
itzulpena: Joxemari Sestorain
2018, poesia
64 orrialde
978-84-17051-11-2
aurkibidea

Aurkibidea

poema liburu baterako hitzaurrea

[hau guzia sentituz idazten dizut]

Amodioa lanbide

[oli, txapero ikusezina]

[gaztea zinen oraindik]

[txikitan iruditzen zitzaidan]

[marinel izan nahi zuen munduan ibili]

[batzuetan… esnatzen nintzen]

Filma zero kalean l.

[hiri batek mugitu behar du bizitzaren ilunkaran]

[mahai gainean etzana edo uzkurtuta idazten dut beti]

Neoizko kaiola

[noizbait itzuliko balitz gazte denbora]

Lisboako gaua autoerretratuarekin eta Ian Curtisen itzalarekin

Adiskideak

[ez da mugitzen deus ere paper gainean]

[Aldina Cardinale paseoan dabil barrez]

[diote grinak ezagutu zuela]

[loa joan zitzaion adinean aurrera egin ahala]

[inor gabeko egunak]

Hiesa

[piztiak ailegatu behar du zentzumenen eroaldian]

[gaur gauza xumeen eguna da]

[gorputzeko edo etxeko espazio urrian]

[jartzazu ahoa lurraren bular arrailduan]

Jean, Suqueteko arrantzalea

[amodiozko gauak laburrak eta beldurgarriak izan ziren]

[hiriaren erdian oihu bat]

Gaua sortu zen eguna Carlos Nogueiraren eskutik

Cesarinyren eta Geneten potret birakaria Lisboan

Nire lagunaren trikimailua kalean

Ezpal-kolpeak / Pedro Casqueiro

[bat-batean, hil-kutxa dardaratzen da]

Andy Warholen gezurrezko erretratua

aztarnak

infernua

egunkarirako oharrak

lisboa (2)

[horra hondakinak]

deia

[karezko euri eslaian zehar buruak]

[egun batean goiz garbiak aztoratzen du]

[ikusten ditut argazkiak]

[oihalak zabalik animalia hilen gainean]

[gau purpuran etzana]

Van Goghek Theori eginiko azken gutuna

[berma zaitez horman]

[mozkortzen zinen]

Mezua

[eskuek sumatzen dute suaren arintasun gorria]

[tindatu behatzen eta sexuaren punta]

[eskueran dago errebolberra]

[Maite dut gaua]

Visitatione

idaztea

Autobiografia laburtua

hilarria

[esna nago]

Udazkeneko eskutitzak

Erosi: 9,50
Ebook: 3,63

Aurkibidea

poema liburu baterako hitzaurrea

[hau guzia sentituz idazten dizut]

Amodioa lanbide

[oli, txapero ikusezina]

[gaztea zinen oraindik]

[txikitan iruditzen zitzaidan]

[marinel izan nahi zuen munduan ibili]

[batzuetan… esnatzen nintzen]

Filma zero kalean l.

[hiri batek mugitu behar du bizitzaren ilunkaran]

[mahai gainean etzana edo uzkurtuta idazten dut beti]

Neoizko kaiola

[noizbait itzuliko balitz gazte denbora]

Lisboako gaua autoerretratuarekin eta Ian Curtisen itzalarekin

Adiskideak

[ez da mugitzen deus ere paper gainean]

[Aldina Cardinale paseoan dabil barrez]

[diote grinak ezagutu zuela]

[loa joan zitzaion adinean aurrera egin ahala]

[inor gabeko egunak]

Hiesa

[piztiak ailegatu behar du zentzumenen eroaldian]

[gaur gauza xumeen eguna da]

[gorputzeko edo etxeko espazio urrian]

[jartzazu ahoa lurraren bular arrailduan]

Jean, Suqueteko arrantzalea

[amodiozko gauak laburrak eta beldurgarriak izan ziren]

[hiriaren erdian oihu bat]

Gaua sortu zen eguna Carlos Nogueiraren eskutik

Cesarinyren eta Geneten potret birakaria Lisboan

Nire lagunaren trikimailua kalean

Ezpal-kolpeak / Pedro Casqueiro

[bat-batean, hil-kutxa dardaratzen da]

Andy Warholen gezurrezko erretratua

aztarnak

infernua

egunkarirako oharrak

lisboa (2)

[horra hondakinak]

deia

[karezko euri eslaian zehar buruak]

[egun batean goiz garbiak aztoratzen du]

[ikusten ditut argazkiak]

[oihalak zabalik animalia hilen gainean]

[gau purpuran etzana]

Van Goghek Theori eginiko azken gutuna

[berma zaitez horman]

[mozkortzen zinen]

Mezua

[eskuek sumatzen dute suaren arintasun gorria]

[tindatu behatzen eta sexuaren punta]

[eskueran dago errebolberra]

[Maite dut gaua]

Visitatione

idaztea

Autobiografia laburtua

hilarria

[esna nago]

Udazkeneko eskutitzak

 
Hitzaurrea
Beñat Sarasola

 

      Inork gutxik nahi izaten du bazterrekoa izan, inork gutxik mugaren beste aldeko; bazterrekotasuna, izatekotan, egokitu egiten den zerbait izaten da, kanpotik —boteredunek maizenik— egokitutakoa inondik ere. Ziur aski horixe da Al Bertoren kasua; norma eta arau orokortuetatik aparte bizi izan zen, eta hala, bazterrekoaren etiketa atxiki izan zaio. Bazterreko izatea, baina, nondik begiratzen den izaten da.

      Coimbran jaio zen 1948. urtean, goi-burgesiako familia baten abaroan, eta horrek, noski, hezkuntza artistiko apartekoa izaten lagundu zion. Lisboan lehenengo eta Belgikan ondoren, margolaritza ikasten jardun zuen, harik eta hura baztertu eta idaztera dedikatzea erabaki zuen arte. Komunitate hippy batean bizi izan zen Bruselan beste artista batzuekin, eta garai hartako joan-etorrietan oinarritu zen 2017an estreinatutako Al Berto filma, Vicente Alves do Ó zuzendariarena. Frantsesez ere idatzi zuen Belgikan bizi zela, eta ingelesa ere ondo zekien, besteak beste bere aitonetako bat ingelesa zelako. Bi tradizio poetiko horien arrastoa suma liteke han-hemenkako erreferentzia batzuetan: Joy Divisioneko kantaria izan zen Ian Curtis, Andy Warhol, Arthur Rimbaud, Jean Genet. 1974an itzuli zen Portugalera eta orduan garatu zuen bere ibilbide poetikoa. O Medo (Beldurra) antologia 1987an argitaratu zuen, eta liburu horrek ezartzen du, nolabait, Al Bertoren poesiaren muina. Dena den, kaier honetako hautaketarako abiapuntu gisa Jorge Reis-Sá editore eta idazleak apailaturiko O ultimo coração do sonho (Ametsaren azken bihotza) antologia erabili du Joxemari Sestorainek. Antologia horretan, Al Bertok bere errezitaldietan errepikatzen zituen poemak sartu ziren, eta horixe litzateke, beraz, poetaren beraren poema-hautaketa pertsonalena. Izan ere, haren poemak ahots goran irakurtzeko idazten zituen, eta hala, musikalitate eta erritmo ederreko aleak ditugu.

      Poema horiez landa, baina, beste poema sorta batzuk aurkituko ditugu kaier honetan; hala O Medotik ateratakoak, nola beste testu solte batzuetatik eskuratuak (Udazkeneko eskutitzak, esaterako). Azken horietan, ziur aski, Al Berto gordinago bat topatuko du irakurleak, ez hain lirikoa akaso, baina barne-muinetaraino sartzen den indar poetikoduna.

      Al Bertoren poesiaren ezaugarri nabarmenetako bat gorputzak eta haren alderdi (ustez) likitsak —semena, izerdia, listua…— duen presentzia da. Poesia goi-zeruekin erlazionatu ohi da maiz, baina Al Bertok poesia ere gorputzarena izan daitekeela erakutsi zuen. Gorputzak, Mendebaldeko tradizio guztian zehar gutxietsia izan den hori —gogamenaren aldean—, beste dimentsio bat hartzen du poemotan: “Gorputzak kondenatzen nau bizitzera”. Gizarte makur bateko babesleku da baita ere, beste ale batean azaltzen denez.

      Errealismo Berriaren ordezkaritzat jotzen du kritikak Al Berto, “beste” errealitate bat erakusten digulakoan. Nolanahi den, gordintasun horrekin batera topatzen ahal ditugu lirismoa, metafora pindartsuak eta halako jaidura sinbolista bat (“kristalezko burua duen gizona”). Gayen arteko maitasunaren erretratugile aparta izan zen orobat, gutxi duena ikustekoa Mendebaldeko maitasun-poema kanonikoekin. Mundu heterosexualak bazterreratzen dituen marikak eta txaperoak dira sarri protagonista, edo hark behartzen duen gayen arteko maitasun diskretua (Nire lagunaren trikimailua kalean).

      Minbiziak jota hil zen 1997an, oraindik berrogeita hamarretara iritsi gabea zela. Gaur egun, Fernando Pessoaren ondorengo poeta portugaldar antologatuenen artean kokatzen da.