Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2020, poesia
2006, poesia
 

 

8F JESARLEKUAN

 

aulki bat izatera behartu naute

azafaten irribarreek hegaldia amaitu arte

beroa dut oinetan

burua leihatilara 90 gradu jiratu eta ohartu naiz

errepideak esaldi bihurriak dira zerutik irakurrita

hegazkinaren sabelean

hodeiek giza-gozokiak jaten dituzte

 

lotuta goaz airean hegan

beheko itsasoaren ispiluan

ilusio bat besterik ez gara

zeruan marraztu den kezko seinalea

 

hegan goaz lotuta hegan

maletekin batera utziko gaituzte

nothing to declare esango dugu aduanan

bitartean lotuta segitzeko

zerura bidean

loguraz

beroa sentitzen dut oinetan

 

ondoko andreak destainaz begiratu dit

ume negarra lau ilara aurrerago

eztulak

beroa

ez erre

lotu gerrikoa

azafata salbamendu txalekoa nola jantzi erakusten

ohartu naiz hegazkinak dagoeneko

itsasoan galdu duela bere itzala

bidaia on

bon voyage