EZTANDAK BESTERIK
Bekiko zimur bakoitza,
trintxera bat.
Guztietan hil naiz
inoiz.
Aurpegia guda-zelai,
begietara tirokatu
ohi naute inoren begiradek,
piztienak bailitzan
dardararaziz neure sudurtzuloak
amorruzko odol beltzaren usainketan.
Hara ezpain ertzetako zimurdurok
lats aunitzen ubide lehor,
zeintzuetan
lerde eta adur jarioak
isuri izan bait dira
malko gezaltsuetan
nahasiak.
Eztandak
besterik ez dantzute
ene belarriok.