Gizaeuropa
Gizaeuropa
1986, poesia
96 orrialde
84-398-7163-5
azala: Heuses
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2003, saiakera
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1985, poesia
Joseba Urizar
1964, Elorrio
 
 

 

Michel Foucault frantziar historiagile hil berriari buruz ari gara poema honetan. Histoire de la folie a l'âge clasique liburuko lehen kapituloan agertzen den Stultifera Navis duzue hemen aipatzen dena. Holandar erakorra, aldiz, hainbat itsas ipuinetan agertzen den itsasuntzi misteriotsua duzue.

 

MICHEL FOCAULTi

 

Michel Focaulti idatzi behar diot.

 

Stultifera Navis

eta Holandar Errakorra,

elkarren

beldurrez,

alkoholperatu

egin

dira

nire

zazpigarren

ametsaldeko

ez

dakit

zein

itsasotan.

 

Michel Focaulti idatzi behar diot.

 

Engoitik

nork

itsasoratuko

ote

Rhin

lodian

behera

Germaniako

hainbeste

zoro?

 

Michel Focaulti idatzi behar diot

 

Honez

gero,

zeren

mehatxuz

ikaratuko

ote

marinel

zaharrek

mutil

untziratu

berriak?

 

Michel Focaulti idatzi behar diot.

 

Garbiro

azal

diezadan

nola

legena

desagertutakoan

zoramena

agertu

bazen,

ea

Stultifera Navis

eta Holandar Errakorra

alkoholperatu

diren

honetan

zer

sortuko

ote

den

gizakion

ametsalde

honetako

lainoak

urratuz.

 

Michel Focaulti idatzi behar diot.