Gizaeuropa
Gizaeuropa
1986, poesia
96 orrialde
84-398-7163-5
azala: Heuses
Edorta Jimenez
1953, Mundaka
 
2010, poesia
2006, kronika
2003, nobela
2003, saiakera
2001, poesia
1993, nobela
1991, nobela
1990, ipuinak
1987, poesia
1986, poesia
1985, poesia
Joseba Urizar
1964, Elorrio
 
 

 

Argineta Elorrion datzan aintzinako hilobialdea izan behar gogoan poema hau irakurtzean.

 

HILOBIETAKO GIZONAK

 

«Zaude ixilik, haurtxo,

    goian dabiltza eta,

    goian dabiltza eta!»

 

Urrundik dira etorri

oinez eta zalditan,

oinez eta zalditan...

 

«Zaude ixilik, haurtxo,

    goian dabiltza eta,

    goian dabiltza eta!»

 

Harri haundiak ekarriz

egin dituzte hilobiak,

egin dituzte hilobiak...

 

«Zaude ixilik, haurtxo,

    goian dabiltza eta,

    goian dabiltza eta!»

 

Dauzkate begi ferdeak

eta ile urrezkoak,

eta ile urrezkoak...

 

«Zaude ixilik, haurtxo,

    goian dabiltza eta,

    goian dabiltza eta!»

 

Zahagiz lortzen dute

mozkorra eta musika,

mozkorra eta musika...

 

«Zaude ixilik, haurtxo,

    goian dabiltza eta,

    goian dabiltza eta!»

 

Amalurrik ez daukatela,

behin diotez gauzak,

behin diotez gauzak...

 

«Zaude ixilik, haurtxo,

    goian dabiltza eta,

    goian dabiltza eta!»

 

Eurak omen dira

eraiki dutenak Argineta,

eraiki dutenak Argineta...

 

«Zaude ixilik, haurtxo,

    goian dabiltza eta,

    goian dabiltza eta!»