Aurkibidea
INOIZ
RUBENek NAFARROAko IZARREI ERRANDAKOA
BORREROAREN AURREAN PENTSAKETA
LEGENDUNA, GANAUA ETA ELEIZ DORREA
AINTZINA
GEROAGO
ORAINTSU
FREDERIADa, II. KANTUA: SEXO - TRAGEDIA
FRIEDERADA, III KANTUA: ZORAMENA? - AMAIERA
BETI
Aurkibidea
INOIZ
RUBENek NAFARROAko IZARREI ERRANDAKOA
BORREROAREN AURREAN PENTSAKETA
LEGENDUNA, GANAUA ETA ELEIZ DORREA
AINTZINA
GEROAGO
ORAINTSU
FREDERIADa, II. KANTUA: SEXO - TRAGEDIA
FRIEDERADA, III KANTUA: ZORAMENA? - AMAIERA
BETI
FRIEDRIADA. Filosofia eta filologia egitearen kontzeptua bortizki aldarazi zuen filosofo eta filologo germaniar handi baten bizitzaren historia poetikoa.
FRIEDRIADA, I. KANTUA:
URBEGIA - ERREKASTOA
(Doinu alai batetan )
Hemen zaitut,
bapatean zaitut,
txiki eta gris
hasieran,
inguruarekiko
mimetismoan serio - serio
murgildurik.
Hemen nauzue,
germaniarron
semeok,
harro nauzue
kunte polnisch
noble baten
ondorengo
garbi.
«Ixilean urtetzeko ziguten
erran, eta ni ixilean urten»
Artalde honetara
zara etorria
desoreka
ereiten,
anabasa ereikitzen
eta jainkoen
arteko
borroka
berpiztera.
Etorria naiz
ehunmilagarren
birarekin bat
indibidualtasunetik indibidualtasun
etik, bai
artalzaleei
ikasgaia ematera.
«Ni ez naiz, ama, artzain
joango, desartzain baino»