SIBERIARRA
Enparantza Gorrian zehar giza-
sugeak
ese geldoak
marrazten ditu.
Badago agure bat,
besteak baino baxuago
eta begi zehiarduna.
Nekez pairatzen du,
zaharrak.
Denbora pasa eta,
halako batean, epelki
diotso belarrira:
«Etorriko zinela
banekien», marmorezko
mausoleo gorrairetik
ihesitako ispirituak.