Hare hezean zeratzen
haren izena nago
Itsasoko harkaitzak.
Batzu handiak, batzu txikiak;
dagoeneko ilunpean edozein puntotan
itsasoari erantsiak.
Itsasoko harkaitzak,
amets hegalarien harrizko lekuko entzule.
Zuen artetik, goseti,
olatuen mugimenduaren balanzeoa
niregana dator aintxitxika,
harean markaturiko pauso geldietaz
arinago jabetuko delakoan.
Eta
nire oin busti berri artetik ari da
geraezin,
jakin ezik
mundua eta zerua elkarrenganako musuan batean bat
direnean, zuen artean biziturikoaz gogoraturik,
berriro hemen izango naizenik.
Gaur ere,
hare hezean zeratzen haren izena nago,
ez baitut bera baino hitzik bilatzen
nirekin datorrenik barebide honetaraino,
non ur-lur jolasa magikoa zeuekin ari baita
irudi poetikotan olgetan nire gogoetan.
Non ere, zuen aurrez, gau epel izartsupean
gure bi gorputz biluziek elkarrez ezagutu zuten
amodiozko ohe.