Gauerakoan
Gauerakoan
1984, poesia
64 orrialde
84-398-1079-2
Kepa Fernandez de Larrinoa
1958, Bilbo
 
 

 

Erantzuna

 

Esaidazu, arren,

ahalik lasterren!

 

Mundu honetako azokan saltzen naute errez,

ez naiz ni zeredozer merke

eta bilaukeriak egiten nau erre.

Izan ere,

ez naiz ez jaun ez jabe,

ezta maizter ere.

Ez dut behar errege,

berdintasuna nahi nuke lege.

Justiziaren hazia ez da berria,

baina ez du emanen garla historiaren harian.

Egia sortzen da dorpe

ondoan honebeste dorre traidore.

 

Esaidazu, faborez,

non dagoen pakearen lore,

dignitatearen zelaietako brioleten more;

zein den gezurraren kolore,

zeri eman behar ez diodan amore.

 

Askatasun gose

ez du oraindik gizonak ase.

Libertatearen zilbor-hestea non ote?

 

Mundu berrearen promesak daude eten,

agintarien ahotan larregi ele.

Aspalditik dihardute ohore gabe

geronek aurkitu ezinik ez etxe ez ohe.

 

Agurearen esana ez da omen bete

hemen oro gauden arren pakearen alde.

Gorrotoaren poderio

handinahiari dario,

ez dago zorion

ez bizimodu on;

gerra edonon...

batera herio.

Eskutan odol,

zorroan babesgabeko zor,

desjabetuen lurrak agor.

 

Haizeak darama oinaze ahoz aho...

Jaungoikoa non?