Galbahea
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
Azala: Alots Arregi
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
aurkibidea

Aurkibidea

Bego Arteaga Artetxe gure ama

aurrerabidean

nahi ez dugun leku baterantz

galbahea hitzen zentzua

amaren heriotzak berretsi dit

bizitza bakarra

gure maitasunak nahikoa izan behar luke

nire berbak direnak erabili gura ditut

nahi zenuke zure mina nire egitea

Lur hiztegi entziklopedikoak dioenez

lagunok erraza da

lagunak diost uste zuela

zer duzu laztana

agian gaur iraultza egin daiteke

arrazoia zuten

iraultzarako orea

ezkutuan egon den egia argira ekartzeak

nork utzi ditu aztarnak

politika baldintzak eta cookieak onartuta

hogei urte lehenago hasitakoak

gure eskubide guztiak sakrifikatu dituzue

zerrenda bat eskatu didazu

hitz bezatuak berba maiztuak

gorriak belusezko lubakiak

sarraskitik tragediara

noiz arte eta noraino itzuli

gure amak igandero

esperantza jada ez da esperoan egotea

mugak aduanak pasaportea migrazioa

hau guztia gure ama

ez zaitut behar beste zaindu

amamaz oroitzen naiz

landa-eremura itzultzeari

garoan kirikolatza

begira nago begira

bai arrazoi duzu

Amaia Lasak behinola alfabeto berri bat

beste Amaia honek

aramu-sarea eskuetan

porrota da bide bakarra

zozoa beroketa ariketetan

hamaika gizon zuri mahai borobil batean

luzaroegi egon gara gure zain

aurrerantzean ez da filosofia ikasgairik eskainiko

den-dena dugu irabazteko

ni ez naiz ezeren inoren akats

lokatza ez bada ura eta lurra besterik

atea zabalik utzita joan zen

galdutakoaren bila bazatoz

zaude geldi

itzuli ziren antzarek

 

[audioliburua]

Erosi: 12,82
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Bego Arteaga Artetxe gure ama

aurrerabidean

nahi ez dugun leku baterantz

galbahea hitzen zentzua

amaren heriotzak berretsi dit

bizitza bakarra

gure maitasunak nahikoa izan behar luke

nire berbak direnak erabili gura ditut

nahi zenuke zure mina nire egitea

Lur hiztegi entziklopedikoak dioenez

lagunok erraza da

lagunak diost uste zuela

zer duzu laztana

agian gaur iraultza egin daiteke

arrazoia zuten

iraultzarako orea

ezkutuan egon den egia argira ekartzeak

nork utzi ditu aztarnak

politika baldintzak eta cookieak onartuta

hogei urte lehenago hasitakoak

gure eskubide guztiak sakrifikatu dituzue

zerrenda bat eskatu didazu

hitz bezatuak berba maiztuak

gorriak belusezko lubakiak

sarraskitik tragediara

noiz arte eta noraino itzuli

gure amak igandero

esperantza jada ez da esperoan egotea

mugak aduanak pasaportea migrazioa

hau guztia gure ama

ez zaitut behar beste zaindu

amamaz oroitzen naiz

landa-eremura itzultzeari

garoan kirikolatza

begira nago begira

bai arrazoi duzu

Amaia Lasak behinola alfabeto berri bat

beste Amaia honek

aramu-sarea eskuetan

porrota da bide bakarra

zozoa beroketa ariketetan

hamaika gizon zuri mahai borobil batean

luzaroegi egon gara gure zain

aurrerantzean ez da filosofia ikasgairik eskainiko

den-dena dugu irabazteko

ni ez naiz ezeren inoren akats

lokatza ez bada ura eta lurra besterik

atea zabalik utzita joan zen

galdutakoaren bila bazatoz

zaude geldi

itzuli ziren antzarek

 

[audioliburua]

 

 

 

 

eskura dugun herrian ikusi zaitut

kalearte zaharretan

aspaldikoekin berbetan

iritsi berriak agurtzen

hutsik zeuden etxeetan

argia ere ikusi dut

itsasoan itogai zirenen itzalak

afalondoan mahaia jasotzen

burubiko gorputz bat

luzaroan musukatzen

eskura dugun herrian ikusi zaitut

lagunartean dorre bakarreko gaztelua osatzen

atzamarrak elkarren lepoei iltzatuta

eskura dugun herrian ikusi zaitut

denontzako herria izango da?

galdetu dizun betiko auzolagun ezezagunari

nork egiten du herria ez bada denok?

erantzun bete isiltasunez begira

eskura dugun herrian ikasi dizut

itxaropenaren ardura sei hilabeteka

banatu duzuela herrikideen artean

kanturako ezgauzak onartzen dituzuela

abesbatzetan

askatasunari berak gura duena izaten

onartu diozuela behingoz

berbarako eskua altxatzeko eta

XX. mendeko poesiari buruzko ikastaroak

eskaintzen dituzuela kiroldegietan

eskura dugun herrian entzun dizut

baimena eman dietela sasiei

kartzelak jan ditzaten

ziegek isolamendua senti dezaten

gutxienez hogei urtez

kartzelazain birgizarteratuek

lorezaintza master garestietan ikasitakoa

praktikan jartzea legez arautu dutela

inork ez duela aurrez izenik eman beharko

gogoratua izateko

eskura dugun herrian entzun dizut

beldurra galdu diezuela ispiluetan

agertzen zaizkizuen erabaki okerrei

iraganean ilunetan hasitako bideei

jada ez duzula galtzailearentzako atoiuntzirik

eta nork berea oroitzen duela orain

memoria letraz letra

ahoskatzen duzuela elkarrekin

eskura dugun herrian ikusi zaitut

aldatu egin zara ezagun zaizu

badakizu zer egin

bizitzaren ederrarekin

badakizu zer egin

herra uherrarekin

eskura dugun herrian

aurkitu zaitut

gure maitasuna lokartu ez zedin

izerdia egin ostean

etorkizuna asmatzeko irrikatan

munduaren aurrean lotsabako

herriko plazan

udagoieneko iluntze batean

apo baten listuak pozoituta

esnatu nintzen eta harekin

ikasi dut estimatzen

itsusiaren edertasuna

arbuiatuaren mendekua

Euskal Herrian bezala mundu osoan ere

gutxirekin gehiago

esan daitekeela ikasten diot

kli-klu bakoitzeko

maluren eztigarri musika da berez

lo eginen duzue baina ametsik ez