Galbahea
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
Azala: Alots Arregi
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
aurkibidea
 

 

 

 

bizitza bakarra

milioika segundo

elkarrekikoak kitatzeko

elkarrekikoak kantatzeko

milioika segundo

bizitza bakarra

isildutakoak errepikatzeko

iritsi da orratza tenorera

inor ez da itzalik gabekoa

ez da horrenbesterako

izendatzea besterik ez da

ahoskatzea baino ez

berbarako

badakit elkarri begiratzean

sakonago ari garela

isilean errazago truka daitezkeela

azalean eta bihotzean ainguratutakoak

ahoskatu ezean

bakardadean ahitzen diren hitzak

aitortzera natorkizu

gorpuzki liratekeen berbak

hezur eta haragi bihurtzera natorkizu

izerdia egingo dut

gure maitasunak

ez dezan jakin zer izan

nagusia denean

ezustekoak ponpatu

diezaion bihotza

nekeak ez diezagun nagitu

oraindik ere nire begietan aterpetzen dira

arbuiatzen dituzun guztiak

nire belarrietan iritzia

ozenagoa duzu

nire belarrietan aienea

irrintziagoa duzu

nire belarrietan aldarria

oihartzun duzu

nire ispiluak osorik ikusten zaitu

gure maitasuna da

derrigorretik asago

goroldio bidaiazaleen lagun

garai likidoen hozkailu

bere buruari eragiten dion errotarri

izpiliku usain morea

izarapeko galaxia mutxurdina

beharrezkoa atseginetik bereizita

iraunarazteko edabe miragarria

txindor papogorri interplanetarioa

eta hamaika mila milioi puntu bizi

zeru jaioberri batetik zintzilik

gure maitasuna