Galbahea
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
Azala: Alots Arregi
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
aurkibidea
 

 

 

 

galbahea hitzen zentzua eta

bizitzaren zantzua berreskuratzeko

galbahea hitzaren ederra

mailuz zizelkatzeko

galbahea hitzaren iturburua

lehorteetan bustitzeko

galbahea hitz emandakoa

hartutakoarekin betetzeko

galbahea hitza hautsi baino lehen

malgu jaioberritzeko

galbahea hitzartzeetan

askoz gehiago emateko

galbahea hitzorduak

elkarrekin luzatzeko

galbahea hitzontziak

koloretako zamo arruntez isilarazteko

galbahea hitz-aspertuan

alberdanian libertitzeko

galbahea hitzulipurdika

geure onera birundatzeko

galbahea hizpiluek

elkar uler dezaten

galbahea hitzaz beste egiteko

hiztripua simulatuz

galbahea hitza jan aurretik

gosez denari eskaintzeko

galbahea hiztegiari

gezurra erauzteko

galbahea hizkuntza

lanburkide izateko

galbahea hitza eta bizitza

errimatzeko