Galbahea
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
Azala: Alots Arregi
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
2004, poesia
Galbahea
2024, poesia
80 orrialde
978-84-19570-21-5
aurkibidea
 

 

 

 

galdutakoaren bila bazatoz

beste giltza batzuk ekarri aldean

zabalik utzi zenuen etxea

urteak dira alargundu zela

orain ez du sarrailarik xerkatzen

nahiago ditu leihoak aukeran

iraultzaileen maitemin ustelak

eguzkitan biziberritzekoak

berdaturik dituzu

beratzen utzitako ametsak

aiduru dituzu

artega ezkaratzean

ahantziko zenuen akaso

aitaren heriotzaren ostean

amak indartu zituen habeak

aitita jaio aurretik amamak

iraunarazi zituen berberak

aurrera emandako pausoen gainean

atzera bazatoz

ongi etorria jasoko duzu

omenaldia tematzen bazara

jendetza izango duzu zain itxarongelan

hormarik ez duen etxe honetan

berdaturik dituzu

beratzen utzitako ametsak

ihesi doazkizu

galdu zenituenak gogoan