L.R.C
Laura Ruiz Casado esnatu denean egun horretan egin beharrekoa errepasatu du mentalki. Euria ari du etengabe eta errepide bazterreko jatetxeetan moko okerreko demokratek topa egiten dute oraindik. Hogei urte ondoren ere topa. Topa. Trenbidea laiozten ari da alde banatako zuhaitzen haztearen ondorioz eta Maialenek egunkarian irakurri duen telefono zenbaki bat markatu du.
— Heldu da ordua —esan du barre batean.
Denetarik entzun behar izan nuen txikitan. Poltsa hartu du. Bizkarraldera eraman. Erabaki du atzo Beñatek esandakoa ezezko erantzuntzat hartu behar duela.
— Tipo hau idiota da —esan du portalean inork entzun ez badio ere.
Garo sailen higidura epel baina taigabeen antzera nahiko zukeela bizi oinaze-erresuma belun su-leizezko honen partez. Aldez edo moldez. Zu, biziaren zentzua ene amodioaren printzetan isurtzen duzun horrek; zu, ene ametsak koloreztatzen dituzun gar eta su, beti zu, ene zu. Zeruko zelai soiletan dager ene bihotzaren samina.
Atea kanporantz bultzatu eta hirigunerantz abiatu da.
— Erabat —esan zion Laurari Anak leihotik.
Hitz ezezagun bat xuxurlatzeko puntuan egon da baina azkenean ez du ezer esan. Isilik jarraitu zuen aurrera.