O)
mediterraneoa urre kolorekoa
jartzen da udako arratsetan plazer
bat fitzgerald irakurtzea terraten
zer da intertestualitatea zer
karaokea fa una nit clara i
tranquila baina nork uka dezake
eguzkia irteteko aukera indukzioak
david balio al du zientifikoki zilegi
al da biolentzia udaberrian
bizi nahi duela betirako neguak
esaterako joera suizida indartzen
diola eta ea seguritate sozialak
ezer egin dezakeen arren ez da
banalitate bat alvaro de campos
itsasontziak pakeboteei begira
saiatutako batzuk hilezinak ziren
bazar batean aberriak zentzua
du edo lurrak itsasoan