Alea
Alea
2009, poesia
120 orrialde
978-84-92468-08-9
azala: Lander Garro
Beņat Sarasola
1984, Donostia
 
2024, nobela
2019, nobela
2007, poesia
 

 

PEEL

 

Norbaitek bakea aipatu du eta algaraka hasi

Naiz dorpeki. Miradorearen koloreak pitzatzen

Ari dira, eskaileretan eseri direnek «ez dizuet

Sinesten». Bi emazteki aldi berean maitatzea

Bezala, hotzak nago, ene sinesmen oro

Arbuiatzeko prest. Hauteskundeak gaueko

Sesioan (Peel) grabatu dituzte aurten,

Garaileen negarrak, galtzaileen protesta

Ozenak eta nire galdera errepikariak. Inork

Ez die hirian ezkutatzen diren animaliei

Jaramonik egiten, basatiegiak direlako agian,

Errebeldeak, bakartiak. Leku batzuetan

Anarkistak, surrealistak; ez dute zentzurik,

Beren suizidioa garbi ikusten duten arren.

Liburu surrealistak, jaki anarkistak merkatuan

Gramoka artista ausartentzat. Yoyesi galdetu

Diote borroka armatuaren porrota zein

Magnitudetan neurtzen den. Gora begiratu eta

Segurua ez izanagatik, zientzialariak ikusi

Ditu lurrean etzanda. «Zaurituak nork zaintzen

Ditu? Oinez egingo banu bidea?». Eraikin hori

Sozializatu nahi omen dute berriz, baina begira

Errepidea, jauna. Gaur ere ez dakit zer egin,

Patua da ene ekintza guztiak erabakitzen

Dituena. Arrastaka biziko banintz agian

Behingoz hitz egiteari utziko nioke. «Hau da

Zuregatik egin dezakegun guztia».