TOM BADOA
Tom badoa beste herrialde baten bila. Orain aste batzuk zoriontsu dela oroitu eta goibel jartzen zen berehala. Bere burua ikusten saiatu da estazioko kristalen islan baina gizon bat jarri zitzaion aurrean. Poltsikoan eskua sartuta zerbaiten bila ari da. Udazkena zen harrezkero, eguzkiak presaka egiten zuen behera.
— Ezin dut —esan zion—. Ez naiz pentsatzen duzuna asmatzeko gauza.
Iragana presentea bezain ankerra denean, nola esan, lekuak dira geratzen diren aukera bakarra. Banku batean eseri eta ezkerreko eskuko hatz lodi eta erakuslea ipini ditu kokotsean. Egunkarietako titularretan pentsatu zuen gero. Gazte izateari utzi eta hizkuntzarik gabe geratu ginen. Orratzezko ordulari handiari so egin dio beltzurituta.