Aurkibidea
TABAKALERAKO
ERREZITALA
(2006-04-04)
LIBURUA
Erbien omenaldia Mateo Soinuri
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
Langue et civilisation françaises
Aurkibidea
TABAKALERAKO
ERREZITALA
(2006-04-04)
LIBURUA
Erbien omenaldia Mateo Soinuri
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
Langue et civilisation françaises
CAMILLE
naturazaleek pentsatu zuten jartzea
Pirinioetan hartza
piztia honek eman ziezaien
benetako mendiaren antza
zientzialariek txip bana ipini zieten belarrian
mendiei ez, mendiek ez dute belarririk
belarra baizik, eta ez guztiek
jakiteko nondik nora ibiltzen ziren
non egiten zuten lo, non bazka...
Baina zer egiten dute orain
jakin-ustel horiek?
buruari hazka
Camillek esan zuelako:
Hau nazka!
Txipari heldu eta belarritik aska!
zoaz, Camille
zoaz gugandik
urrun, Camille!
nahiz zooan edo zirkuan
sortuak edo luzaz egonak izan
abere batzuek ez dute ikasten bizitzen
gizaki zintzoen gisan...
horregatik saiatu behar izaten dute
naturazaleek eta zientzialariek
ihes egindakoaren peskizan
handiak direlako
egiten dituen pikardiak
beldurrak daude ardiak
otsoak eta guardiak
eskopeta hartuta hartzaren ehizan
zoaz, Camille
zoaz gugandik
urrun, Camille!
egunkari guztiek diote
Camille non ote da, ai ene!
haren argazkia egin nahi dute baina
Camille bizi da erne:
hartza da, eta gainera... eme!
zoaz, Camille
zoaz gugandik
urrun, Camille!
Camille!
haizeak ikasi duen abestia
Camille!
Camille!
artzainak ere
artzaina beti baita amestia...
Camille!
zuretzat Auñamendi osoko
erle guztien eztia!
zatoz, Camille
zatoz gugana
gozo, Camille!
artzainari ez zaizkio
ardiak asko inporta
Pirinioetako Printzea da
jauregi du borda...
atean jo dute!
eta artzainak ez du galdetuko nor da
zatoz, Camille!
zatoz nigana
gose, Camille!
2001