Aurkibidea
TABAKALERAKO
ERREZITALA
(2006-04-04)
LIBURUA
Erbien omenaldia Mateo Soinuri
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
Aurkibidea
TABAKALERAKO
ERREZITALA
(2006-04-04)
LIBURUA
Erbien omenaldia Mateo Soinuri
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
PUTZU GUZTIEK DUTE HONDOAN APOA
Parisko jauregiek behar dute Sena
Versallesko putzuek bezala apoa
Komunako iraultzan gorri izan zena
okerka dabil orain herren du zangoa
Luisianako lurretan dator Mississippi
ibai hori begitik sortu du apoak
zuri ez delako ta badelako ttipi
Kukluxklanen bisita dauka gizajoak
Kazan hiritik zabal pasatzen da Volga
popeak agurtu du ostikoz apoa
kosako zuri denak daitezela olga
pikutara joan da sobieten aroa
ai mundua betea ez balego apoz
nork emanen lioke bizitza honi poz?
penak uxatzen ditut eskusoinua joz
nahiago baitut bizi ahuspez baino hauspoz!
Lisboako zubiak edertzen du Tejo
Pessoa lagun zaharra bildu du apoak
tabernara kantari zabuka dute jo
poetarik onena ontzen du ardoak
London aberasteko dago Tamesia
ate denetan jo du lan-eske apoak
Robin Hoodek aspaldi hautsi du gezia
orain beste beso bat behar du arkoak
Al Kairo zikin hartan isurtzen da Nilo
Alaren urrikia otoi du apoak
pobre sortu den horrek inon ez du giro
bihar lehertuko ahal du Aliren autoak
ai mundua betea ez balego apoz
nork emanen lioke bizitza honi poz?
penak uxatzen ditut eskusoinua joz
nahiago baitut bizi ahuspez baino hauspoz!
Buenos Airesen bada Rio de la Plata
bazter hartatik dago oihuka apoa
ura badauka baina zilarra du falta
Piazzolak bezain triste jotzen du tangoa
Baionan itsasora zabalik Aturri
hemen ere bizitzen lan dauka apoak
egalitatez labur libertatez urri
ez baitira zilegi hark dauzkan asmoak
Amazonas Danubio Ganges Po Zanbezen
mundutxo hau denean oso txarto doa
baina ez dezagun gal esperantza ezen
putzu guztiek dute hondoan apoa
ai mundua betea ez balego apoz
nork emanen lioke bizitza honi poz?
penak uxatzen ditut eskusoinua joz
nahiago baitut bizi ahuspez baino hauspoz!
1998
Musika: Joseba Tapia