Aurkibidea
TABAKALERAKO
ERREZITALA
(2006-04-04)
LIBURUA
Erbien omenaldia Mateo Soinuri
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
Langue et civilisation françaises
Aurkibidea
TABAKALERAKO
ERREZITALA
(2006-04-04)
LIBURUA
Erbien omenaldia Mateo Soinuri
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
Langue et civilisation françaises
LA VACHE QUI RIT
batzuetan zizarea da
zizare luze bat
zelaiaren erdian buztan
bestetan satorra da
sator jator bat
lurraren barnetik mutur
zizare edo sator
harrituta
behatzen dio beti
trenak
behiari
behi bat...!
tristura kentzeko
esne gaingabetua
agintzen duen medikuak
behi bat...!
billeterik gabe
ibiltzen den haurrak
behi bat...!
natur zientzietako azterketak
zuzentzen datorren irakasleak
esnetan dira treneko bidaiariak
behi bat
dena buztan dena mutur
ikusi dutelako
behi bat...!
behi bat...!
behi bat...!
esnatu egin da gidaria
izutu egin da gidaria
behi bat?
berak ez du behirik harrapatu nahi!
behi bat...!
behi bat...!
behi bat...!
gidariak ez du harrapatu nahi
behirik:
gero lasterka ibili beharko du
amets gaiztoan
geltokiz geltoki gelditu gabe
zezenen aurretik
stop..!
stop...!
stop...!
topa
egin du trenak
bere buruarekin
topo
zizarea bazen labur
satorra bazen uzkur
eta oraindik ere
harrituta
behatzen dio
trenak
dena burdin dena tutu
behiari
dena gordin dena titi
nola egiten duen orduan
behiak
irri!
2003