Aurkibidea
TABAKALERAKO
ERREZITALA
(2006-04-04)
LIBURUA
Erbien omenaldia Mateo Soinuri
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
Langue et civilisation françaises
Aurkibidea
TABAKALERAKO
ERREZITALA
(2006-04-04)
LIBURUA
Erbien omenaldia Mateo Soinuri
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
Langue et civilisation françaises
ZORAGARRIA EZ AL DA?
agur lagun agur mundu
agur ikusle samalda
asmo zoro batek nakar
ez zaiteztela asalda
mundutik alde eginda
mundua liteke alda
zoragarria ez al da?
bidegorrian aztalka!
haize kontra noa zuzen
oker haizeak buruan
aspertuko haiz lehenago
lagun denek inguruan
nire asmoak ez omen
ez buru eta ez hanka
zoragarria ez al da?
bidegorrian aztalka!
oker haizez dut egina
aspaldi gaitzeko meta
meta hartara noa ni
izan arren... Tourmaleta!
bide lau samur berdina
baino nahiago dut malda
zoragarria ez al da
bidegorrian aztalka?
ordokian ere beti
nabilela malda gora
badakit zaila dudala
arribatzea inora
baina ez dut zertan etsi
zurekin eginen dut talka
bidegorrian aztalka
zoragarria ez al da?
trazatutako bidean
gogait egiten dut guztiz
noraezean naiz joaten
arauak aldera utziz
orduan zer ikusten da?
buru bat eta bi hanka
bidegorrian aztalka
bidegorritik irtenda!
egunsentian aztalka
arrastirian aztalka
gau eta egun aztalka
gelditu gabe aztalka
buru bat eta bi hanka
zoragarria ez al da?
bidegorrian...!
haize barruan aztalka
euri azpian aztalka
elur gainean aztalka
eguzkiraino aztalka
buru bat eta bi hanka
zoragarria ez al da?
bidegorrian...!
biderik gabe aztalka
gurpilik gabe aztalka
galgarik gabe aztalka
katerik gabe aztalka
buru bat eta bi hanka
zoragarria ez al da...?
bidegorrian...!
gorribidean...!
2005
Musika: Joseba Tapia