Aurkibidea
TABAKALERAKO
ERREZITALA
(2006-04-04)
LIBURUA
Erbien omenaldia Mateo Soinuri
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
Langue et civilisation françaises
Aurkibidea
TABAKALERAKO
ERREZITALA
(2006-04-04)
LIBURUA
Erbien omenaldia Mateo Soinuri
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
Langue et civilisation françaises
LAFAYETTEREN KOPLAK
Hernan Cortes gaur lotua dago
portu erdiko buietan
Hernan Cortes gaur lotua dago
portu erdiko buietan
inperioaren oroimena du
harrotzen masta goietan
alarma joko du zentinelak
Etsaia dator abaor!
alarma joko du zentinelak
Etsaia dator abaor!
gerlaontzi bat umeak baitu
itsasoratu jostakor
gure ontzira egin dute su
haren zazpi kanoi beltzek
gure ontzira egin dute su
haren zazpi kanoi beltzek
kanoiek baino gehiago naute
beldurtzen nire ametsek
erraz mozten du gure papera
Hernan Cortesen ezpatak
herraz mozten du gure papera
Hernan Cortesen ezpatak
nire ontziaren puskak ziren
arrain berrien ezkatak
nire portuak herria zuen
kaietan egin langile
nire herria portuak zuen
kaietan egin langile
grebara deika dabil haizea
bandera denen garaile
haizeak Txileko fosfatoa
zakar sartzen du begian
haizeak Txileko fosfatoa
zakar sartzen du begian
isil-batzarra dute peoiek
hirugarren biltegian
alferrik dute jaurti ontzitik
amarratzeko txikota
alferrik dute jaurti ontzitik
amarratzeko txikota
aho batean erabaki da
Hernan Cortesi boikota
ederra baita elkartasunak
ematen duen ikara
ederra baita elkartasunak
ematen duen ikara
gure portutik abiatu zen
Lafayette Amerikara
nire herriko gazteak doaz
portutik mundu osora
nire herriko gazteak doaz
portutik mundu osora
Lafayette berriz txalupa bete
gauero da itsasora
1997