Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2024, poesia
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

ILARAK APURTU

 

Ilarak apurtu eta faroletatik esekiko gara.

Hiltzeko moduko saltoa egin ostean

artez erori eta bi besoak goratuko ditugu.

Gehiengoaren laurdenaren erdiak

nazional sozialismoaren apologia egitea

leporatuko digula profitatuz,

buruz behera jarri, hankak zabaldu, zainak tenkatu

eta polizien kontra jaurtiko dugu elkar,

informatiboetako sabeliztunek

burdinazko tiragoma eta egurrezko ontziolei buruzko

atzerabegirakoaren berri eman dezaten.

Eskola bete haurren laguntzaz

armada gorria eta geografia irakaslea bahituko ditugu

mapen mugikortasunaz hitzarmena sina dezaten.

Bost segundotan euren buruaz beste

egingo duten mezuak zabalduko ditugu:

gezurra da maite gaituen egia.