Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2024, poesia
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

HELBURUA

 

Gizaki ororen helburua

jakituria dela

entzun diot gizon bati telebistan.

Aipatu ditu filosofoak,

batzuk grekoak

beste asko aristokratagoak.

Aipatu ditu idazleak,

batzuk portugesak

beste asko salduagoak.

Aipatu ditu iraultzaileak,

batzuk sozialistak

beste asko amnesikoagoak.

Aipatu ditu kritikariak,

batzuk irakasleak

beste asko zikiratuagoak.

Une batez,

atzamarra eta betaurrekoak

goratzeko erari erreparatu eta,

bere buruaz ari zela begitandu zait.