Arrakalak
Arrakalak
2004, poesia
80 orrialde
84-95511-70-3
azala: Xabier Gantzarain
Gotzon Barandiaran
1974, Larrabetzu
 
2023, antzerkia
2018, saiakera
2015, nobela
2010, nobela
2007, poesia
 

 

KALKILIAN BADA NESKATILA BAT

 

Ez dut urrunegi joan beharrik

amets egiteko.

Nahikoa ditut aldiriko trena eta

itsasoen labarretan jolasten diren bide herdoilduak.

Ezagutzen ditudan hirien izenak

ezagutzen ez ditudanenak bezain politak dira.

Ametsotan amaiera bako ordeketan arnasestutzen naiz,

olibondoek deserritik itzultzean

hegazkinak ahoratzen dizkidate koilaretan,

telebistan lekutako gerren irudiak daude

judu alderraiak ez baitu lurrik aurkitu.

 

Ez dut urrunegi joan beharrik

amets egiteko,

baina joan nahi nuke eta ikusi:

Fusilak iruntzietara dioen bide seinalea,

harria eta hesia betiko banatzen,

soldaduak madamengandik itzuri,

hamabi urteko neba amaren altzoan,

zein izen izango duen biharko euriak eta

mundu osoko telegrametan

Kalkiliak ez du Berlinen beharrik.

Stop.