Aurkibidea
HORMETAN GORA IBARRAK
BETOKERROKAZ IKUSTEN DITUT
NEUGANA DATOZ
Egunkari bat atrildu zaigu besoetan
ZARRATZEKOAK
Aurkibidea
HORMETAN GORA IBARRAK
BETOKERROKAZ IKUSTEN DITUT
NEUGANA DATOZ
Egunkari bat atrildu zaigu besoetan
ZARRATZEKOAK
EZ DEN LURRALDEAN
Carusok atzekoz aurrera
ematen ditu filmak edo
eskumatik ezkerrera edo
goitik behera.
Aktoreek amaieratik hasten dituzte elkarrizketak,
berpiztu eta desagertu egiten dira,
euria hodeietara itzultzen da
kea zigarrokinetara legez.
Zinema kritikaria dislexikoa bezain herrena da.
Bere laburmetraiak oso aproposak dira
olatuen gainean ikusteko.
Antonio Tardiniren lehen teoriak
fisika modernoa, etxekoandreen egunerokoa eta
jostailugintza irauliko ditu,
erlatiboa da dena.
Bigarren teoriak
ahuntzek espazioan lor dezaketen
gehiegizko abiadura du oinarri,
sexua da dena.
Hirugarrenaren truke
estatu kolpea, elektrodoak eta
herritarren arbuioa jaso ditu,
berdinak gara denak.
Bada taxi gidaria izateari utzi,
albistegietako aurkezle ospetsu egin eta
arrats gorrietako isiltasuna
bere izena bezainbat maite duen anderea,
Soledad.
Borrokatzeko nagi den boxeolariak Maria maite du,
eta honek, saiatu arren,
ezin du pianoa atzamarrik gabe jo.
Edgar Wesley trenak ekarri du
txaloak jaso eta frantsesez hitz egitera.
Poeta izan asmo duenak
urtean behin errezitatzen ditu
txakurra ur eske etorri zitzaionekoak.
Gaitzik larriena euriaren pisua da
haizeak zer daroan ez dakitenen lurraldean,
bizitzea beste derrigorrik ez dagoen lurraldean.