
Korapilo batek
bertze bat dakar hari eginda
zentrifugoak zentrifugatuak
josiak zulatuak zeharkatuak
mutu isil damu
korapiloek egin gaituzte
askatuezinezkoskolagara
leinuz mamuz
diagnosi antropozentrikoz
salbatzailez heroiez
herdoilduak
jaten ematen
eta dardararazten gaituen soka gara
korapiloek elkarrekin mantentzen gaituzte
hur(ko) aurreikusitako bidetik
ateratzerik ez
soka amaren eskuak dira
askatu ezin izan ditugun
txorien hegaldiak
dena ez da gure dena ezin da arnastu
haizeak ezegonkortzen gaitu
orekarik gabeko penduluak
errealitatearen ziba
korapiloz eginak gara
damuz minez ilusioz irrikaz beldurrez hareaz denboraz
zuloek egin gaituzte amarratzeek
estuki lotzeek
maite zaituenak libro nahi zaitu
loturez egin gaituzte
genealogien hausturez hezurdurez penitentziez
galdutako guztiez
estutzen
gaituen sokaren haria gara
muturra txinparta kliska
askatu ditugun eta ezin izan ditugun
korapiloek egin gaituzte
itotzen gaituen sokaren nahaspila baino ez
erregututako zeinuen eta men egindako
doktrinen errepikapenez